XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ementxe, uste degunez, ipiñi zuten Loyolako mutil gaztea elbarrituta Iruñatik ekarri zutenean.

Etzan berealakoan sendatu.

Ezurrak gaizki zeudela-ta, berriz askatu bear zirala-ta, azkenekoetan egon zan.

Pedro Deunaren egunean obetoxeago arkitu zan.

Geroz-eta osasun bidean gorago jun zan.

Pixkortu zanean, oyan ez aspertzearren, liburu batzuk eskatu zitun.

Zaldunkeri liburuak nai zitun, baña arkitzen etzituztela ta, Kristo ta Santuen bizitza ekarri; ea auek irakurriaz, Jainkoagana biurtu zan.

Ementxe agertu zitzayon Zeruko Ama bere Aurtxo txikiarekin.

Ta ordundik du garbitasun zuria bere barruko muiñetan bikain ta mardul betiko erneta.

Coullaut Valera jaunak ederki eman digu Iñazio deunaren biotz-iraulketa, zearo Jainkoagana biurtu zanean.

Zizillu ederrean exerita, Loyolako ibarra begietan ta Izarraizpeko basarri zelai ta soroen pakea arnastuaz, Jainkoaren deya mami-mami betiko ezarri zayo.

Iñazio Deunaren aldarea

Iñazioren aldareko irudi ori Coullaut Valera jaunak egiña da.

Gorputza ebano deritzan egur beltzezkoa, ta arpegi-eskuak limonzillo deritzan zurezkoak ditu.